Encuesta de Coyuntura Económica de los Hogares de Navarra

Nafarroako Estatistika Institutuak -Nafarroako Gobernuaren zerbitzua, Nafarroako estatistika publikoaz arduratzen dena- Nafarroako Etxeetako Koiuntura Ekonomikoaren gaineko Inkesta egiten dio hiru hilean behin Foru Komunitatean bizilekua duten 18 urtetik gorako 640 pertsonek osaturiko laginari.

Eragiketa estatistiko hau 2025-2028 Estatistika Plana ekimenaren barrenean sartua dago, eta Nafarroako Parlamentuak 2/2025 Foru Legearen bidez onetsi zuen; beraz, nahitaez bete behar da, 11/1997 Foru Legean ezarritako moduan. Gisa honetako azterlanetan jendea ausaz hautatzen da, eta zu hautatuetako bat izan zara. Zure parte-hartzea oso garrantzitsua da.

Inkestaren helburua da jakitea zer uste duten Nafarroako etxeetan egoera ekonomikoari buruz (orokorra eta norberarena), adierazle ekonomiko batzuk osatu ahal izateko, hala nola Kontsumitzailearen Konfiantza-indizea. Beste esparru batzuetan ere modu bertsuan osatzen da indize hori eta beharbada ezaguna eginen zaizue egunkari eta abarren bitartez. Biltzen diren datuak oso baliagarriak dira ekonomia zertan den neurtzeko eta epe motzeko aurreikuspenak ezartzeko.

Inkesta interneten bidez betetzeko gakoak izan beharko dituzu (erabiltzailea eta pasahitza), aurkezpen-gutunean jaso zenituenak.

Bestalde, zernahi argibide edo laguntza behar izanez gero, dohainik deitzen ahal duzu bai 900 622 120 telefonora, bai eta 848 421952 telefonora ere. Helbide elektroniko honetara ere idatz dezakezu: encuestas@navarra.es.

Jakin ezazu ematen diguzun informazio guztia sekretu estatistikoak babesten duela (11/1997 Foru Legea eta 12/1998 Legea), eta ez dela erabiliko xede estatistikoetarako baizik. Inola ere ez da erabiliko bakarka edo estatistikaren xedeetarako ez beste batzuetarako.

Zure esanetara gaituzu, gai honekin edo bestelako eragiketa estatistikoren batekin ikustekoa duen edozein eskaerari erantzuteko. Zure prestasuna eskertzen dugu, aldez aurretik.